Prospectiva blog

2004ko azaroaren 26a, ostirala

eu Bitxikeriak

2005 urtera ailegatzen

Datorren urterako egutegiak

Konturatu gabe 2005 urtea bertan dugu. Atzo lankide ohi batzuekin urte bukaerarako afaria antolatu nahiean, mail trukateka izan nuen.

Azkenean, datan adoz jartzea lortu ez genuenez, bada ez bada gabon oparoak eta urte berri on opa nizkien. Orduan, derrepente, 2005 urtera ailegatzen ginela ohartu ginen, eta gogoratu genuen 90 hamarkadaren hasieran elkarrekin egin genituen hainbat lanen izenburuak: Goierri 2005, Zarautz 2005, Astigarraga 2005, Escenarios de Euskadi 2005, ...

Hurrengo afarirako goiz geratu, horietariko txosten batzuk eraman eta, afaldu aurretik, 1992-93ean txosten haietan zer esaten genuen patxadaz berrirakurtzea erabaki genuen, gero gerokoak ...

Afariaren data zehazten dugun bitartean 2005erako egutegiak aukeratzen joan gaitezke. Azkenean Durangoko Azokan erosten baditugu ere, http://www.allcalendars.net , amerikanoegia beharbada, baina aukera ugaria duen webgunea da. 5000 baino gehiago dituzte saltzeko. Hona hemen dozena erdi bat:


perspectives

teNeues

adams_2005

censored

leipzig

Enviado por: Eneko Astigarraga. 21:05 | Permalink | Comentarios (1)

Comentarios

Re: 2005 urtera ailegatzen

Kaixo guztioi, blog honek, zalantzarik gabe, asko du ikertzeko eta ikusteko euskal komunitatean, Bilbora iristen ari naiz, zailena konturatuko zaren moduan hizkuntza da, urte horretan egutegi hauen zabalkuntza gorakada izan zen Gogoan dut mutikoa nintzela eta eskuburdinekin neskaren egutegia bizkarrean nuela, harekin maiteminduta nengoen haur tuntuna bezala.

Enviado por: Descargar Amoung US para pc Cuándo: 2020.10.22 17:37

Responder con un comentario







2+3 en letra y en minuscula