Prospectiva blog

2004ko azaroaren 18a, osteguna

eu Etorkizunari begira

Euskadi 2015 Lehiakortasun Foroa

Euskadi_2015_Lehiakortasun_Foroa

Gaur Berrikuntzak duen garrantzia gizartearen onurarako lemapean Euskadi 2015 Lehiakortasun Foroan kokatzen den jardunaldia (57 KB .pdf formatuan) egin da Bilbon.

Eusko Jaurlaritzak Euskadi 2015 Lehiakortasun Foroa izeneko hausnarketa prozesua abiarazi du. Helburu edo xedea Euskadiko bigarren transformazio sozioekonomikoari aurre egin eta, era berean, etorkizuneko plan eta programa berriak diseinatzea, kreatitibitatean, bikaintasunean eta garapen iraunkorrean oinarrituriko enpresaren lehiakortasun eredua bilatzeko.

Ekimen txalogarria, parte hartze oso interesgarriarekin eta hausnarketa mailan behinik behin emaitzak ematen ari dena.

Euskadi 2015 Lehiakortasun Foroaren Webgunean sortzen diren materialak eskuragarri daude. Besteak beste Eztabaidarako elementuak (452 KB .pdf formatuan) txosten laburra baina interesgarria, hainbat elementu giltzarri plazaratzen dituena edo Lehen Fasearen Balantzea (515 KB .pdf formatuan) txostena, non 2015 urteko Euskadiren erronkak eta giltzarri estrategikoak aipatzen diren.

Euskadi_2015_Lehiakortasun_Foroa

Giltzarri estrategikoen zerrenda luzea da eta aipatutako dokumentuan dago. Hona hemen batzuk:

  • Sentsibilizazio lana egitea, errealitate berriaren erronkez ohartzeko
  • Garapen ekonomiko iraunkorraren aldeko apustua egitea; elkartasunean, gizarte kohesioan eta ingurumenaren errespetuan oinarritutako garapena, hain zuzen.
  • Lan eredu berria eta lan harremanetarako esparru berria zehaztea
  • Hezkuntza eta prestakuntza eredu integral berria zehaztea (eskola, unibertsitatea, LH, enpresak eta gizartea hartzen ditu); eredu horrek ezagueren, gaitasunen eta balioen garapenean izan behar du eragina.
  • Balioen berritzea bultzatzea, gizarte motibatuagoa, toleranteagoa, sortzaileagoa eta ekintzaileagoa lortzeko.
  • Bikaintasunari, ikaskuntzari eta negoziaketari lotutako lehia abantaila iraunkorrak lortzea.
  • Lehiakortasuna aztertzeko eta zaintzeko mekanismoak antolatzea.
  • Produktu berezituko ezaguera trinkoa duten sektoreetara dibertsifikatzea jarduerak eta etorkizuneko ondasunen eta zerbitzuen ekoizpen sektoreetan kokatzea.
  • Eragileen gaitasunak eta trebetasunak produktuen berrikuntzara bideratzea.
  • Teknologia apustuak aitzindaritzan, moldaketan eta jarraipenean oinarritzea.
  • Enpresetan kudeaketa aurreratuen eta antolaketen eredu berriak sartzea.
  • Ezaguera trinkoari lotutako atzerriko inbertsioa erakartzea.
  • Bertako enpresei Euskaditik kanpo ezartzen laguntzea (euskal multinazionalak)
  • Euskal enpresen eta beste herrialdetako enpresen arteko itunak sustatzea.
  • Kokapen erraztasunak ematea, ekoizpen jarduera berriak garatu ahal izateko.
  • Autogobernu kotak areagotzea, erabaki hartzea errazteko eta Euskadiko bizitza maila hobetzeko.
  • Arrisku kapitalaren eskuragarritasuna bultzatzea.
  • Sare Globalaren baitako gune bat izatea: Euskometropolia.
  • ...

Ohar interesgarria laburpenean: Euskadi 2015 Lehiakortasun FOROAN azaldu diren erronka eta gako estrategikoek ez dute zatiketarik onartzen. Agenda guztia osoko ikuspegiaz landu behar da (...) arrakasta lortzeko, ahalegina, iraunkortasuna, motibazioa behar dira. Maratoilariaren betebeharrak. Eta jarraitzen du... gizarte osoak partekatzea...

Azken batean, elkarte adimentsua eta jakintsua bihurtu behar dugu, bertan jakitea izaten jakitearekin, erabiltzen jakitearekin eta agintzen jakitearekin elkartuz, estrategia eta proiektu partekatuak garatu ahal izateko. Hala bedi!

Ez da erraza zerrenda luze horretan gauzak argi ikustea, baina laburpen gisa interesgarria iruditu zait aspaldidanik Eusko Jaurlaritzan lan egin eta Economia Vasca webgune pertsonalaren egilea den Alberto Alberdi Larizgoitia ekonomilari zentzudunak daukan ikuspegia aipatzea: VISION ECONOMICA DE EUSKADI delakoa eta horrela definitzen duena:

Un País de alta productividad que compite a través de las personas quienes despliegan su creatividad y se responsabilizan de su trabajo en el marco de proyectos compartidos, en un entorno abierto e internacionalizado, socialmente cohesionado y respetuoso con el medio natural. Laburpen azkarra eta egokia.

Gaztelerazko dokumentuak Articular mecanismos de prospectiva y vigilancia de la Competitividad dio, euskarazkoak Lehiakortasuna aztertzeko eta zaintzeko mekanismoak antolatzea ordea. Badirudi, beraz, gaztelerazko Prospectiva hitza zaintza zentzuan erabiltzen dela, gaztelerazko vigia edo vigilancia esanahiarekin... Hummm, agian aldatu beharko dut blogaren izenburua... :-)

Enviado por: Eneko Astigarraga. 00:01 | Permalink | Comentarios (0)

Comentarios

No hay comentarios.

Responder con un comentario







2+3 en letra y en minuscula