Prospectiva blog

2005eko ekainaren 10a, ostirala

eu Tendencias

Etorkizuneko etxea elbarritu eta edadetuentzat

Egun hauetan CNN edo La Tribune aldizkari digitaletan irakurri izan dugu 2003 urtetik aurrera Portugalen, Lisboako Telekomunikazioen Museoan elbarritu eta edadetuentzat diseinatutako etorkizuneko etxea dagoela ikusgai.

Hitz egiten dakien ikuzgailuak, telebista integratua duten ispiluak, lorategi birtualak, ... eta beste mila gauza etxeko bizitza erosoagoa egiteko.

Proiektuaren zuzendaria Gonçalo Areia da eta bere esanetan Lisboan dagoen etorkizuneko etxe honek laborategi bizia nahi du izan.

Argi dagoena sektore hau etorkizuneko negozioa bilakatu dela. Hau da, elbarritu, edadetu edo besterik gabe aisanahi direnentzat, bizitza eta etxe erosoagoak egingo dituzten tresnak asmatu edo ezartzea.

Millenium Technologies horretara dedikatzen den enpresa bat da, www.lacasadelfuturo.com bere webgunean ikus daitekeen bezala: Domotica y Nuevas Tecnologias para la Vivienda

Argazkia AFP

Enviado por: Eneko Astigarraga. 18:15 | Permalink | Comentarios (2)

Comentarios

Re: Etorkizuneko etxea elbarritu eta edadetuentzat

Oso ideia interesgarriak agertzen dira beti halako proiektuetan. Baina inork ez du ezer esaten etorkizuneko diseinu horien prezioaz.

Aisanahi direnentzat kapritxoa izan daitekeena elbarritu eta edadetuentzat ezinbestekoa da.

Flipatuta geratu ohi naiz diseinu eta etxegintza azoketan halako proiektu bat aurkezten duten bakoitzean; hor dauden ministroak, alkateak eta bestelako agintariak. Agertzen duten satisfakzio aurpegia ikusita, batek pentsa lezake hurrengo urtean elbarrituentzako etxe egokitu guztietan halako diseinuak jartzeko asmoa dutela. Bai, zera.

Enviado por: Ricardo Gómez Cuándo: 2005.06.11 17:02

Re: Etorkizuneko etxea elbarritu eta edadetuentzat

Arrazoia duzu Ricardo. Aspaldi bisitatu gabe neukan sobre ruedas ikusten ibili naiz, eta argi ikusi dut teknologien aurrerapenetaz aparte ez goazela beti aurrerantz irisgarritasun kontuetan.

Eskerrik asko.

Enviado por: eneko Cuándo: 2005.06.13 18:26

Responder con un comentario







2+3 en letra y en minuscula