Prospectiva blog

2004ko irailaren 2a, osteguna

eu Metodoak Clases Deusto

Corporate Weblog Manifestoa

Aholkuak erakundeetako blogentzat

Korporazio, enpresa edo erakunde weblogak erabilgarritasuna eta eragina izan dezakete arlo ezberdinetan . Horregatik gero eta gehiago dira albistegiak martxan dituzten enpresa eta erakundeak.

Corporate Weblog Manifestoak era laburrean 20 aholku eskeintzen ditu blog korporatiboentzat. Egia esan blogentzat ezezik, aholkuak beste gauza askotarako balio dute. Lehenengo bostak hemen doaz:

  • Egia esan beti. Ez ibili gezurretan, nahi eta nahi ez jendeak egia aurkituko du
  • Azkar argitaratu, albiste onak eta txarrak. Gutaz zeozer txarra esaten badute, aipatu eta linkatu. Azkartasunak garrantzi handia du. Ezingo dugu albiste txarrak denbora luzean eskutatu.
  • Erabili giza ahotsa, ulergarria izan dadila. Ez erabili korporazio abokatuak edo profesionalak diskurtsoa garbitzeko. Arintasuna galduko dugu.
  • Erabili azken estandarrak, softwarea, Internet, weblogak,... Zer den W3C, RSS feed-ak, weblogs, googlek nola lan egiten duen, eta abarretaz enteratu behar dugu.
  • Narru lodia eta jasankortasua izan. Beti egongo da norbait gutaz gaizki hitz egin edo idatziko duena.

Beste 15 aholku aurkituko ditugu (ez ahaztu slashdot, akatsak onartu, hitzik ez jan, ... eta abar) Corporate Weblog Manifesto orijinalean .pdf-an

Kontramanifestoa

Oso puntu onak direla eta manifestoaren balioa onartuz, kritika interesagarria egiten diote The Corporate Weblog CounterManifesto honetan. Open Standarrak erreibindikatuz, URL-ak aldatzearen garrantzi erlatibotasunataz, idazteko orduan egoera psiko-pertsonalaren garrantziataz, etabar. Eta kritikari gaur erantzun dio orijinalaren egileak, Robert Scoble .

Enviado por: Eneko Astigarraga. 19:26 | Permalink | Comentarios (2)

Comentarios

Robert Scoble

Normala, beste batzuek estandar IREKIAK eskatzea manifestuaren egileari... Scoble MS-ko informatikari inportante bat da, Windows sistemaren ebanjelista ofiziala.

Kontramanifestua nahiago, neuk.

Enviado por: Luistxo Cuándo: 2004.09.03 11:20

Ebanjelista jarduntsua

Bai, bai, hala da. Ofiziala gainera.

Title: Microsoft technical evangelist.

Ebanjelista jarduntsua gainera. Ia egunero dozena bat aldiz posteatzen du bere blogean MS-ko mutilak.

Ikusten denez kaña ematen eta eztabaidarekin jarraitzeko asmoa du Robin Good-ek...

Enviado por: eneko Cuándo: 2004.09.03 20:27

Responder con un comentario







2+3 en letra y en minuscula