Prospectiva blog

2005eko maiatzaren 20a, ostirala

eu Berriak Estrategia

Mapa berriak globalizazio garairako

The International Network Archive , Princeton University famatuaren inguruan biltzen den aditu eta akademikoen elkartea da. Miguel A. Centeno Yale-ko soziologoak hasi zuen.

Orokorki, INA - International Network Archive delako horretan, datorkigun etorkizun globalean geografia erabili ezinezkoa izango dela uste dute eta ondorioz, toki batetik bestera ematen diren interakzio globaletan oinarrituta, mapen bitartez gure mundua hobeto ulertzeko moduak asmatzen ari dira. Argitalpenak , Datu artxibo interesgarriak , loturak kolaboratzaile, lanerako software libreekin eta argitalpen gehiagorekin dituzte.

Gainera, Infographics izeneko mapen proiektua martxan dute eta atzean dagoena, Jonathan Harris da, Flaming Toast delakoaren fundatzailea. Bere mapifikazio lana 2006 urterako amaitzea nahi dute.

Orain arte egindako mapa batzuk: Choose your weapon, Armei buruz , SSSmokin, Tabakoari buruz , Red Tape, Administrazioari buruz , ...

Garraioei dagokionez, ez nekien bizikleta dela munduan gehien erabiltzen den ibilgailua .

Z + blog bidez

Enviado por: Eneko Astigarraga. 11:55 | Permalink | Comentarios (2)

Comentarios

Re: Mapa berriak globalizazio garairako

Eskerik asko egiten ari zareten lanagatik irakasleoi oso lagungarri gertatzen zaigu ematen duzuten informazioa.

Geure lanen artean zuei jarraitzeko tartea bilatzea zail egiten zaigu baina ahalegintzen gara.

pixkat tristea gertatzen zaita komentariorikez dizkizuetela egiten ikusten. orregati animatzeko idazten dizuet. Segi lanean eta pixkana pxkana gero eta gehiago jango gara gai hauetan sartzen, eskerrik sako

xalba

Enviado por: xalba unzueta Cuándo: 2005.06.04 23:21

Eskerrik asko

Eskerrik asko animoengatik, Xalba. Nere arreta jasotzen dituzten gaiak jorratzen ditut hemen, gainera idatzitakoak norbaitentzak lagungarri badira, ni poz-pozik.

Mila esker.

Enviado por: eneko Cuándo: 2005.06.06 09:27

Responder con un comentario







2+3 en letra y en minuscula