Prospectiva blog

2005eko martxoaren 6a, igandea

eu Tendencias

Blogen inguruko berriak

Zergaitik irakurri blogak.

Ostiralean, Roland Piquepaille blog teknologikoak Why Do You Read Blogs? artikuluan Blogads -eko Henry Copeland aipatuz, duela urte bete blogen erabilerari buruz egin zen ikerketaren datuak argitaratzen zituen.

Ikerketa horren arabera - 17.000 erantzun jaso zituen -, jendeak blogak irakurtzeko dituen arrazoi nagusiak hauek dira:

  • Beste inon aurkitu ezin diren albisteak irakurtzeko %79,7 (12.713)
  • Perspektiba hobea eskeintzen dutelako %77.9 (12.421)
  • Albisteak beste inon baino azkarrago daudelako %65,9 (10.504)

Aipatutako beste arrazoi batzuek ondraduagoak direlako edo azkenengo joerak jarraitzeko izan ziren.

Euskal blogosfera oraindik oso mugatua eta txikia da, ez du irakurle larregirik, baina seguruenez irakurleen arrazoiak ez dira horiengandik oso urruti ibiliko.

Bide batez, laster Blogadsekoek atzo itxi egin zen inkesta berriaren datuak emango dituzte.

Euskal blogosfera zabaltzen doa.

Mugatua dela esan dut lehen, baina euskaldunak hain arraro eta extralurtiarrak ez garenez, espero zen bezala euskal blogen mundutxua hedatzen eta zabaltzen doa astetik astera.

Goienak blogari team polita hasi du osatzen. Horrela, Joxe Aranzabal-en Faroa blog eredugarriaren aldamenean Mikel Irizar-en Piperrautsa , Edu Mendibil-en Mathiasen kopilotua , Leire Kortabarria-ren Arrosak latan eta Antonio Zabala-ren Zinema blogak ikus ditzakegu.

Aurki -ren berri ematen dituen Jarioa Blog bitakoran Littera: Deustuko Unibertsitateko blogariak gehitu dituztela dio, Gorka Palazio-k kontatzen digu hilaren 2an Leioako bitakoragileen bigarren bilera egin zela (Izaskun Altuna, Joseba Etxebarria, Jon Goikouria, Naiara Olague eta Gorka bera egon ziren bertan, baina taldean jende gehiago dabil) eta, aste berean, Inaki Irazabalbeitia Ixinet - Izarren Hautsa blogarekin hasi da.

Ez dago gaizki aste arrunt baterako. Gainera, blogak sortzearen joera areagotu eta irakurleen eta ohizko medioen arreta sortarazi egingo duelakoan nago.

Euskal blogosfera aipatzen ..., mundiala Patxitrapero-ren Blogosfera santuko pokastina

Barne blogak enpresetan

Blogen erabilgarritasuna eta etorkizuna gutxi gora behera konprobatuta dagoenez, blog publikoetatik aparte, enpresa barrenetan, Intranetetan, blogak ezartzen ari dira. Ikusi bestela IAOC (International Association of Online Communicators) erakundearen blogean agertutako Blogging at IBM izeneko albistea: IBM enpresan, 2.800 barne blog aktiboak daude!

To, lagun batek dioen bezala blogak geratzeko etorri dira!

Enviado por: Eneko Astigarraga. 21:37 | Permalink | Comentarios (0)

Comentarios

No hay comentarios.

Responder con un comentario







2+3 en letra y en minuscula